Hola Caro Carlo
Mi aleman no existe...
Respecto al marzianese, hay lenguas mas cercanas que son mucho mas dificiles: polaco, hungaro, turco.. y vasco. Es un idioma que se habla en una region española. la mayor parte de los españoles no lo entendemos...
Pero (ma) existe. Los vascos son grandes marinos y pescadores. Te adjunto una trainera, con la que se celebran competiciones de remo. Puedes leer la explicacion a continuacion.
Agur ( adios en vasco)
Tanis
JOKO ETA KIROL TRADIZIONALAK
Estropadak Jaulkipen-eguna 16/07/2008
Estanpazioa Sakongrabatua
Papera Iztukatua, gomaztatua, fosforeszentea
Koskaduna 13 3/4
Seiluen tamaina 40,9 x 28,8 mm (horizontala)
Seiluen aurrealdeko balioa 0,43 €
Efectos en pliego 30 sellos + 30 viñetas
Ale-kopurua 500.000
Serie hau 2008. urtean jarri zuten zirkulazioan eta Juegos y Deportes Tradicionales (Joko eta Kirol Tradizionalak) izena du. Haren helburua Espainiako komunitate ugaritan mantendu duten jolasarekin lotura duen ondare zabala gogoraraztea da eta oraingoan Regatas de Traineras (Traineruen Estropadak) izenekoei eskainitako seiluarekin zabaldu dute. Modalitate hau itsasoko eta uretako jokoen eta kirolen taldearen baitan sartu behar dugu eta batez ere entzutetsua da Kantauri ertzean: Euskadin, Kantabrian, Asturiasen eta Galizian.
Traineruen Estropadak
Traineruen estropaden jatorria baxurako arrantzan eta arraunlarietan topa dezakegu. Izan ere, kaletan arrantza jaso ostean, portura bizkorrago itzuli ohi ziren arraunean. Urteak joan ahala, arraunen ontziak motordun ontziekin ordezkatu zituzten eta arrantza munduko tradizio zaharretatik abiatuta, lehia probak sortu ziren marinelen herribilduetan. Horri esker, onarpen mailarik altueneko kirol ikuskizunetariko bat sortu zen. Kontxako estropadak (Donostia) 1879. urtean antolatu zituzten lehen aldiz eta noizbehinka gertatu diren jazoeretan izan ezik, etenik gabe egin dituzte urtero. Izen horri, ordea, iparraldeko beste hainbat udalerriren izena gehitu behar diogu. Izan ere, udako hilabeteetan, antolatu ohi dituzten txapelketa ugarietan lehen postua eskuratzeko lehiatu ohi dute.
Estropadak itsaso zabalean, ibaian edo urtegietan egin ohi dira, ontzi bakoitzarentzat balizatutako kaleekin. Ibilbidearen distantzia hiru miliakoa (5.556 metro) izan ohi da eta, gehienez, lau luzek eta hiru ziabogak (aurkako noranzkoan ibilbidearekin aurrera jarraitzeko egin beharreko 180ºko birako maniobra teknikoa) osatu ohi dute ibilbidea. Tripulazioak patroiak eta 13 arraunlarik osatu ohi dute eta beren esperientziaren, indarraren eta trebeziaren arabera kokatu ohi dira ontzian.
Traineruen Espainiako Txapelketak 1944. urtean hasi ziren egiten saririk aipagarrienen artean, hauek nabarmendu behar ditugu: Nerbioiko Sari Nagusia, Santanderreko Sari Nagusia eta Coruñako Sari Nagusia. Urteotan sari gehien eskuratu duten traineruak Pedreña, Orio eta Kaiku izan dira.
Seiluarekin batera, balio postalik gabeko bineta agertuko da. Elkarrekin osatzen duten irudian traineruen estropada bateko eszena ikus daiteke patroia aginduak ematen ari den unea.